Iosu Uribetxeberriaren egoerak, preso politikoen inguruko eztabaida bizkortu du. Hala, Herrira taldeak agerraldi solemnea egin berri du Amaia Antzokian, gaixo dauden presoen eskubideen aldeko iniziatibak aurkezteko. Ekitaldiari hasiera, Uribetxeberriak bizitako egoera azaltzen zuen ikus-entzunezkoak eman zion. "Herritarren ordua da, kalera irten eta giza eskubideak aldarrikatzeko garaia da", nabarmendu du Fran Balda Herrirako kide eta bozeramaileak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.