Maritxu Kajoi 2012

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko urr. 8a, 18:36
None

Soineko, traje, gorbata eta takoi. Eskapulario eta lora. Maritxutako errituari jarraituz, dotore jantzi ziren arrasatearrak urriko lehenengo egubakoitzean beste behin ere. Goizetik haur, gazte eta helduek festa giroarekin egin zuten bat. Maritxu ere goiztiar ibili zen aurtengo miraria egiteko orduan. Izan ere, gauaren babesean San Juanek ezin izan zuena egin zuen Maritxuk eta makala altxatu zuen herriko plazaren erdian. Azken urteetan bezala, bazkaria egin duten lagunen kopurua handia izan da aurten ere, eta horren erakusgarria izan zen eguerdi partetik egon zirela kaleak bete-beteta. Arratsalde partean ere giro polita egon zen festa giroaz gozatzeko. Koadrilek lora eskaintza egin zioten Maritxuri. Gainera, Irrien Lagunak, erraldoi eta buruhandien konpartsa txikiak, txarangak eta bestelakoekin gozatu ahal izan zuten arratsaldean. Iluntzean herriko plaza jendez bete zen. 20:30ak puntu-puntuan, argiak itzali eta musika bandaren laguntzarekin, maritxuri kantatu zioten bertaratutakoek, urteroko ohiturari jarraituz. Maritxu Kajoi egun eta gaba ederra pasata, datorren urteko hitzordurako gutxiago geratzen dela. Hurrengorarte Maritxu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak