ALBISTEAK

Blanca Roncal: "Kanpaina bukatzear, jendea orain interesatuago dago domekan bozkatzera joateko eta hori zen gure helburua"

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko urriaren 19a

Sozialistak Arrasatera itzuli dira kanpainako azken egunean. Egubakoitzetan azoka egiten dela aprobetxatuz izan dira alderdi sozialistako kideak eguerdian arrosak banatzen. Bertan izan dira, besteak beste, Paco Garcia, Aritz Arrieta, eta Raquel Diaz, zinegotzi sozialista arrasatearrak; Blanca Roncal, Gipuzkoako hautagai zerrendan hirugarrena eta oraintxe arte Eusko Legebiltzarreko lehen lehendakariordea izan dena; eta Miren Gallastegi, zerrendako laugarrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak