Pako Aristiren hitzaldia

Asier Alkorta 2012ko urr. 30a, 16:16

None

AEDk gonbidatuta Pako Aristi idazle eta kazetari urrestildarrak Euskara, hizkuntza bat bere bakardadean hitzaldia eskaini zuen martitzenean Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Euskara elkarteak antolatutako 'Lau begiratu euskararen norabideari' hitzaldi zikloaren barruan kokatu zen Aristiren saioa. Ikusmina piztu zuen, izan ere, 40 bat lagunek hartu zuten parte.

Euskararen, euskaldunen eta Euskal Herriari buruz egin zuen berba Aristik. Euskararen erabileraren egoera aztertu zuen eta horretarako bide ezberdinak erabili zituen. Historia, medioen eragina edota gobernuen jarrera aztertu zituen, besteak beste. Harremana bi aldeen artean Lehenengo partean, Aristik euskararen erabileraren gaineko diagnostiko bat egin zuen. Beste batzuk esandako datuak eta esanak erabili zituen, besteak beste, azkenaldiko albisteak, hauteskunde kanpainan esandakoak edota Euskal Herrian euskaraz elkarteak argitaratu berri duen txostena. Gurean dauden erdarak, gaztelera eta frantsesa, Euskal Herria herri okupatu eta menderatu bihurtu dutela esan zuen: "Hori barneratzeko politika ezberdin asko erabili izan dituzte urteetan zehar bertako eta kanpoko gobernuek", esan zuen. Esate baterako, diru laguntzen kontua aipatu zuen: "Euskaraz sortzen duten idazle, medio edo artistak diru-laguntzei esker bizi direla barneratu du gizarteak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak