Aurtengo Santamasetako txerria ere Arrasatekoa bertakoa izango da. Iazko baserri berekoa, Garagartzako Korreoena baserrikoa, hain justu. Gaur bertan egin dugu hitzordua Korreoenako Egoitz Zuazubizkarrekin aurtengo txerria gertutik ezagutzeko. Harrera beroa egin digu txerriak, alderik alde ibili da korrika: "Iazkoa baino gehiago mugitzen da, jolasean arituko balitz moduan korrika egiten du. Hobe horrela, hiltzen dugunerako koipez josita egon baino muskulu gehiago izango ditu-eta", adierazi du umoretsu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.