Josu Urrutia bilbotarra da Mundukide Fundazioko zuzendaria. Mundukideren boluntarioa izandakoa da Brasilen duen kooperazio proiektuan. Zuzendari gisa, 2013-2016 plan estrategikoa lideratuko du, beste zeregin batzuen artean. Besteak beste, Mundukideko boluntarioen eta langileen parte-hartze prozesua landuko da plan estrategiko horretan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.