Makatzena zaharberritzea helburu, 15.000 euroko laguntza etxebizitzako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ots. 21a, 10:20
None

Makatzena zaharberritzeko plana zein puntutan dagoen azaltzeko prentsaurrekoa egin dute gaur Mankomunitatean. Zaharberritze planean auzoko zortzi atarte sartuko dira eta horietarako Jaurlaritzak 1.815.000 euroko diru-laguntza emango du, hau da, 15.000 euro etxebizitza bakoitzeko.

Gaurko prentsaurrekoan egon dira Inazio Azkarragaurizar alkatea, Luis Laskurain Suradesako arduraduna, LKS-eko Xabier Gezalaga eta Makatzenako komisioko kide diren Mikel Lopez de Arkaute eta Aritz Murua.

Hezetasun arazoak konpontzeko isolamendua eta auzorako zein etxeetarako irisgarritasuna bermatzea dira planaren helburu nagusiak. Orain bertan proiektua idazten hasita daude eta hiru hilabete beharko dira horretarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak