ALBISTEAK

Urte amaieran helduko da TAO Arrasatera, unibertsitate ingurura

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko martxoaren 6a

Hasierako onarpena eman zaio gaurko Arrasateko osoko bilkuran TAO sistemari, aho batez. Tramitazio luzea du eta horregatik urte amaierarako indarrean jartzea aurreikusten du Udalak. Omer Arregi hirigintza zinegotziak Mugikortasun Planaren barruan kokatu du TAO sistema ezartzearena: "Ezin dugu ekintza isolatu moduan ulertu", adierazi du, besteak beste. Auzotarrekin eta unibertsitateko ordezkariekin zein eragile ezberdinekin izandako bileretan "onarpen maila altua" izan da, "orokorrean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak