Zuztarrak Errotuz taldeak, Nabarraldek eta Arrasateko Udalak elkarlanean antolatu dute Udaberriko Hitzaldi Zikloaren hirugarren edizioa. Zikloaren helburu nagusia da Euskal Herriko, Leintz Bailarako eta Arrasateko historian sakontzen joatea: "Gure taldearen izenak dioen moduan, gure herriko zuztarrak errotzen joatea da gure asmoa", adierazi du Zuztarrak Errotuz taldeko Xabier Zubizarretak. Aurtengo zikloa zuzendu dute historia bera kontatzearen garrantzia azpimarratzeari: "Herri guztiek, handiek zein txikiek, egiten dute historia. Baina batzuk kontatu egin dute eta beste batzuek ez; horren garrantziaz jardungo dugu". Zubizarretak berak eta Kepa Urteaga kultura zinegotziak egin dute gaur prentsa agerraldia, Kulturateko areto nagusian. Biak izango ditugu etzi gurean, Goiena Telebistako 'Magazinea'-n (20:15).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.