Atzo, eguaztena, amaitu zen nerabeak dituzten gurasoendako hitzaldi sorta Arrasaten, eta horietan jorratutako gaiak izan zituzten hizpide 'Magazinea'n, Ikerketa eta Drogen Abusuaren Prebentziorako Gipuzkoako Elkarteko –AGIPAD– Patricia Martinekin: nerabezaroak dakartzan aldaketak, gurasoekin liskarrak, alkoholarekin eta drogekin harremanak, lehen harremanak...
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.