Francesco Tonucci: "Zaila da haurrari entzutea, baina merezi du"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko mai. 10a, 17:03

None

Francesco Tonucci psikologia ikerlari italiarraren 'Haurren Hiria' liburuaren euskarazko bertsioa aurkeztu dute gaur Arrasateko udaletxean. Tonucci bera egon da aurkezpenean, eta haren ondoan egon dira Lorea Agirre euskal kulturgintzan aditua –liburuaren hitzaurrea idatzi du–, Inazio Azkarragaurizar alkatea eta Txatxilipurdiko Gari Iturbe. Osoko bilkuren aretoa bete egin da hiria haurraren ikuspegitik eraikitzea beharrezkoa dela aldarrikatzera datorren liburuaren berri izateko. Interes handia piztu; hainbatek liburua erosi eta Tonucci-ri sinatzeko eskatu diote. Oraingoz Txatxilipurdiren egoitzan bakarrik dago salgai liburua, hamar eurotan. Laster egongo da salgai liburu-dendetan. Egubakoitzean eta zapatuan Donostian egongo da Tonucci, 'Herri hezitzailea, eskola herritarra' izeneko jardunaldietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak