ALBISTEAK

Banatu dituzte Arrasateko Literatura Lehiaketetako sariak

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko maiatzaren 17a

Sari banaketa jendetsua izan da eta ekitaldiko gonbidatua Uxue Alberdi idazle eta bertsolaria izan da. Alberdik azaldu du berak ere gogoan duela horrelako lehiaketetan parte hartu eta gaur parte-hartzaileak zeuden tokian egotea eta literaturarekin "amesten jarraitzeko" aholkua eman die bertaratu direnei. Amaitzeko, Bertso-paperetan irabazleetariko bat izan den Ixak Sarasuak lehiaketara aurkeztutako bertsoa kantatu du jendaurrean. Saridun guztiak albiste barruan dituzue ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak