Arrasateko Musakola kiroldegiko kanpoko igerilekuak hilaren 25ean irekiko dituzte, aurreko urteetan baino astebete beranduago, eta irailaren 8ra arte egongo dira zabalik. Itxiera eguna, baina, eguraldiaren araberakoa izango da. Hau da, eguraldi ona egiten badu beste astebetez egongo dira zabalik. Udako kanpainako xehetasunak emateko agerraldia egin dute gaur Amaia Zabaleta kirol teknikariak eta Nuria Rodriguez Egoitek enpresako koordinatzaileak, kanpoko igerilekuen gunean bertan: egutegia eta ordutegiak, udarako bonuen zein bestelako txartelen prezioak eta kanpoko igerilekuen gaineko bestelako argibideak izan dituzte hizpide gaurko agerraldian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.