Egun handia izan da gaurkoa Bergarako pilotarendako. Beñat Rezusta pilotariak nekez ahaztuko du gaur bizi izan duena: profesionaletan debuta, San Juan egunean eta, non eta esku pilotaren katedrala den Eibarko Astelena pilotalekuan. Osagai horiek guztiak borobiltzeko, Aritz Lasa aurrelariaren laguntzarekin, 22-17 menderatu dituzte Peñagarikano eta Jaka. Bergarako hainbat lagun izan ditu ondoan atzelari bergararrak; lehia amaieran aitortu digu asko laguntzen duela halako egun baten lagunak ondoan izatea: "Astean zehar kamisetak eta pankartak egiten aritu dira. Asko eskertzen da keinua; halako lagunekin partidu onak egiten ahalegindu behar".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.