Arrasateko udalbatzak aho batez onartu du Debagoieneko Stop kaleratzeak plataformak aurkeztu duen mozioa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko uzt. 24a, 19:00

None

Debagoieneko Stop Kaleratzeak plataformak HMEI indizearen ordezkatzea eskatzeko aurkeztutako mozioa aho batez –PP ez da agertu– onartu du gaur Arrasateko udalbatzak, ohiko osoko bilkuran. Mozioa defendatzeko osoko bilkuren aretoan egon da Jose Mari Erauskin abokatua, Gipuzkoako plataformako kidea. Ekainean egindako elkarrizketan azaldu zigun zertan datzan euren eskaera. Zinegotziei inplikazio gehiago eskatu die Erauskinek: "Uste duzuena baino indar handiagoa duzue. Herritarrengandik gertuen zaudeten erakundea zarete eta asko egin dezakezue". Bestalde, Polmetasa zaharreko arazoaren gainean ere egin dute berba osokoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak