ALBISTEAK

Alkatearen adierazpenak, Lakuako bileraren biharamunean

Asier Alkorta 2013ko azaroaren 7a

Batzarraren bezperan, erabaki definitiboak utzitako pena nagusi da. Hori da, “pena”, Arrasateko alkateak darabilen berba. Tristura eta inpotentziaren arteko nahasketa bat sentitzen da Arrasateko Udalean, Fagor Etxetresnak salbatzerik ez delako lortu. Udalak Eskualdeko Garapen Agentziaren bitartez egingo du lan, erakundeekin elkarlanean, inpaktua gutxitzen ahalegintzeko. Inpaktua itzela da baina herriak honetatik ere aurrera egingo duela da alkateak zabaldu gura duen mezua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak