Jose Angel Achon: "Arrasate erre osteko krisi garaian, bizitza ikusteko modua erabat aldatu zen"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko aza. 27a, 16:20

Arrasate Zientzia Elkarteak antolatutako 'Arrasateko Iragana Astintzen' zikloaren bigarren saioan Jose Angel Achon historialaria izan da gonbidatua. Arrasatearren artean jakin-min handia pizten duen garaia landu du Achonek, Arrasate bera erre zuteneko (1448) aroa, hain justu. Kulturateko areto nagusia txiki geratu da; batzuk zutik jarraitu behar izan dute hitzaldia eta berandu heldu direnak, berriz, ezin izan dira sartu. "Harrituta bezain txundituta nago asistentziarekin, eskerrik asko. Era berean, liluratuta nago aspaldi urte asko pasa nituen lekura itzuli naizelako", esan du hizlariak berak saioa hasi baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak