ALBISTEAK

Edesakoen 'Martxa Urdina' manifestazioan heldu da amaierara

Asier Alkorta 2013ko abenduaren 4a

Arrasaten egin ditu azken kilometroak Edesako langileek atzo hasitako 'Martxa Urdina'k. Herriko gune ezberdinetan Fagor Etxetresnetako langile ohiak izan dituzte zain eta ehunka pertsonek aldarrikatu dituzte euren lanpostuak. Ordubata jo baino lehen heldu da Edesako langileen 'Martxa Urdina' Arrasatera. Ordurako baina, ez zen urdina bakarrik, Fagor Etxetresnetako langileek -kamiseta gorriak soinean zituztela- eurekin bat egin baitute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak