ALBISTEAK

Aretxabaletako kaleak garbitzeko hiru makina berri

Mireia Bikuña Madrid 2026ko abuztuaren 11

Eginkizun askoko ibilgailua, kale-garbitzaile elektrikoa eta eskuko garbitzaile elektrikoa dira horiek. 2026tik aurrea 583.246 euroko aurrekontua izango du kale-garbiketa zerbitzuak. 

Aretxabaletako Udalak kale-garbiketa zerbitzua indartzeko hiru makina berri ekarri ditu. Hala, baliabide gehiago jarri ditu zerbitzuaren esku, ia 584.000 euroko aurrekontuarekin. Kaleak garbitzeko erabiliko diren hiru makinak dira: hainbat eginkizun egiten dituen makina, garbitzaile elektrikoa eta eskuzko garbitzaile elektrikoa. 

Eginkizun askoko ibilgailuak eskailerak pistolatu, txiza eta kaka puntuak garbitu, paperontziak garbitu, eta pankartak eta kartelak kendu ditzake. Garbitzaile elektrikoak orain artekoa ordezkatuko du, baina aukera gehiago ematen ditu: hirugarren eskuila bat du, ur-pistola bat eta hustubideak garbitzeko xurgatze-hodi bat. Azken hori ere badu eskuzko garbitzaile elektrikoak. Kaleak garbitzeko makina berriak martxan egongo dira Aretxabaletako jaietan.

Jaietarako plangintza

Kale-garbiketarako makina berriak aurkezteak gai, Andramaixetarako garbiketa planaren berri eman du Udalak: abuztuaren 14tik 18ra hamar langile egongo dira, kale-garbigailu berria eta zaharra erabiliko dituzte, eta baita eginkizun askoko ibilgailu berria eta eskuko garbitzailea. Azkenik ureztatze-kamioi handi batek garbitu ditu txiza eta bestelako arrastoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak