ALBISTEAK

Mutiko Kristal, Vasco-Navarro trenbidea oroitzeko horma-irudia margotzen

Oier Zumarraga 2026ko abuztuaren 8a

Espraia eta pintzela eskuan, Mutiko Kristal muralista aretxabaletarra, horma-irudi berri bat egiten ari da Aretxabaleta eta Eskoriatza lotzen dituen bidegorriko tunelean. Hain zuzen, Vasco-Navarro trenbide igarotzen zen tokian. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, helburua trenbide zaharraren memoria eta ondarea balioan jartzea da.

Lizarra eta Bergara lotzen zituen trenaren azken bidaia 1967an izan zen. Gaur egun, trenbide zaharra bidegorri bihurtuta dago, eta ingurua txukundu eta itxuraldatzea izan da proiektuaren beste lehentasunetako bat. Muralgileak uztail hasieran hasi zen buru belarri proiektuan. Ideia garatzen, aldiz, lehenago hasi zen, eta aukeratutako teknika edo koloreak ere ez dira ausazkoak izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak