Hamabi informazio-panel daude ikusgai Arkupeko erakusketa aretoan. Jon Mirande (1925-1972) idazlearen bizitzaren eta obra nagusiaren gaineko informazioa jasotzen dute. Parisen jaiotakoa, zuberotarren semea zen eta 20 bat urterekin ikasi zuen euskaraz. Diote 20 hizkuntza ikastera heldu zela. Idazlea zen, euskal literaturako XX. mendeko olerkari nabarmenetakoa. Erakusketa ikusgai izango da apiril amaierara arte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.