ALBISTEAK

GOIENA aldizkaria jasotzen jarraitu nahi duten aretxabaletarrek eskaera berritu behar dute

Eki Letona Erretolatza 2026ko martxoaren 27a

Iaz Aramaion, Antzuolan eta Oñatin, eta aurten Elgeta eta Eskoriatzan egin den moduan, Aretxabaletan ere Goiena aldizkaria postontzian jasotzen jarraitzeko eskaera datuak berritzeko kanpaina abiatu du Goienak, banaketa hobetzeko asmoz. 

Banaketa-zerbitzua hobetzeko Debagoieneko gainerako herrietako sistema bera ezarriko da Aretxabaletan ere. Aretxabaletako berriemaile Mirari Altubek azaldu duenez, aldaketak ez dio eragingo Goiena aldizkariaren doakotasunari, baina ezinbestekoa izango da eskaera egitea aldizkaria jasotzen jarraitzeko.

Eskaera berritzeko bost bide daude: Whatsapp zein Telegram bidez, 688 69 00 07 tefonora idatzi daiteke, harpidetza@goiena.eus helbide elektronikora idatzita ere egin daiteke; 943 25 05 05 telefono-zenbakira deitzeko aukera ere badago, eta, azkenik, karteletan ageri den QRaren bitartez zabaltzen den formularioa beteta.

Goiena Aldizkariarekin batera Puntua aldizkaria jasotzen duten aretxabaletarrek ez dute zertan eskaera egin behar. Gainerako guztiek bai. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak