ALBISTEAK

'Emakume bubia herri indigenen kosmobisioan' erakusketa Arkupen

Eki Letona Erretolatza 2026ko martxoaren 5a

Garabide elkarteak antolatutako Emakume bubia herri indigenen kosmobisioan erakusketa ikusgai dago Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Bësákkò Biá Rihólè artistak sortutako lana da eta herri bubiaren kosmobisioan emakumeak duen papera erakusten du. Erakusketa martxoaren 4tik 27ra arte egongo da ikusgai.

Aurkezpena hasi aurretik, Eñaut Agirre eta Jon Sarasuak bertso bana eskaini zioten Bësákkò lagunari, omenaldi modura. Bësákkò Ekuatore Gineako Malabo uharteko artista da, eta Garabiderekin harreman estua du. Izan ere, iaz Euskal Herrian egon zen Adituen Ikastaroan parte hartzen, bere herriko hizkuntza biziberritzeko proiektuarekin lotuta.

Artista bubiarentzat, erakusketa honek Biokoko bere sustraiak eta Euskal Herrian jasotako ideiak uztartzen ditu. Bere lanetan, herri bubiaren kosmobisioa eta emakumearen figura agertzen dira, ugalkortasunarekin, bizitasunarekin eta komunitatearekin lotuta. Erakusketaren irekieran egilea bera izan zen bertan, eta bere jakintzatik abiatuta azaldu zizkien ikusleei lanaren atzean dauden ideiak eta sinboloak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak