Jende kopuru handia batu zen merkatarien Gabonetako iragarkiarekin bat egiteko, eta, Kepa Errastiren atzetik korrika egin behar izan zuten herritarrek. Errastiren atzetik, Aretxarte merkatari elkartekoak joan ziren, eta, ondoren hitzordura batu ziren gainerako guztiak. Zenbait eszena grabatu zituzten, eta, umore ona izan zen grabaketan.

'Forrest Gump'-en paperean korrika
Iragarkiaren nondik-norakoak ez zituzten azaldu gura izan, baina, Kepa Errasti Forrest Gump pelikulako Bubba gump shrimp Company-ko bisera batekin eta alkandora batekin agertu zen korrika egiteko asmoz. Han aurreratu zutenez, abenduko zubirako dute aurreikusita lana ikusgai jartzea.