Zabaldu dute Aretxabaletako Uretz taberna-jatetxea

Mireia Bikuña 2025ko abu. 13a, 17:00

Aretxabaletako komentu zaharrean egokitu duten Uretz taberna-jatetxeak zabaldu ditu ateak. DebaTea elkarteak kudeatuko duen lokalaren inauguraziora herritar mordoa batu zen, Andramari jaien atarian.

DebaTea elkarteko kideek egin zieten harrera irekiera ekitaldira bertaratutako guztiei. Hitza hartu zuten elkarteko kide Gari Sarasuak eta Maider Triviñok. Elkartearen helburuak zeintzuk diren kontatu zuten, eta Uretzen kudeaketaren zer lortu gura duten ere bai: aniztasun funtzionala duten helduen laneratzea.

DebaTeako kide Ian Diaz de Mendibil mutikoak moztu zuen zinta, irekiera ofizial moduan. Jarraian, taberna barruan, Uretzek eskainiko dituenak ezagutzeko aukera izan zuten herritarrek. Karta ikusteko aukera izan zuten. Gosariak, hamaiketakoak, eguneko menuak, meriendak eta afariak –asteburuetan– emango dituzte, baita pintxoak eta errazioak ere.

Egunero zabalduko dute: astelehenetik eguenetara, 08:00etatik 21:00etara eta egubakoitzetan gauerdia arte; zapatuetan, 09:30etik gauerdia arte; eta domeketan, 09:30etik 21:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak