Janari ezberdinak probatuz elkar hobeto ezagutzeko bazkaria egin dute Aretxabaletan

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko eka. 28a, 17:43

Kulturarteko bazkaria egin dute zapatuan Aretxabaletan. Egun herrian bizi baina jatorriz kanpokoak diren herritarren eta bertakoen janariak partekatu dituzte, eta era berean, elkar hobeto ezagutu.

Badira urte batzuk kulturartekotasun bazkaria egiten hasi zirela, eta egonkortzen ari den ohitura dute Aretxabaletan. Bertan bizi diren jatorri ezberdinetako herritarrek bakoitzak bere herrian jan ohi dituzte platerak eramaten dituzte eta gainerakoekin partekatu, hango eta hemengo jakiak probatuz. Aurtengo topaketa gaur eguerdian egin dute, musikak girotuta. Plazan izan da, gainera, lehenbiziko aldiz, errealitatea kanpora atera eta erakusteko asmoz.

Gu Haziak Gara elkarteko Joana Manzisidorren esanaten, urtetik urtera handiagoa da Aretxabaletan bizi diren jatorri ezberdinetako herrialde kopurua, eta aurtengo bazkarian ere plater asko izan dituzte probatzeko eta jateko moduan, adibidez, Paraguayko Chiparazu, Nikaraguako entxiladak  Euskal Herriko atuna, tomatea eta tipularekin edo Aljeriako bulaka eta pastela.

Kulturarteko bazkaria, bazkaria bera baino herritarrak elkarrekin saretzeko eta elkar hobeto ezagutzeko ekimena ere bada, Gu Haziak Gara elkartekoen esanetan.

 

Erlazionatuak

Kulturarteko bazkariko argazkiak

Oihana Elorza Gorostiza eka 28, 17:35 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak