1-2 galdu du UDAk Durangoren aurkako neurketa

Imanol Beloki Unamuno 2024ko abe. 1a, 19:36

UDA eta Durangoren artekoa, Ibarran.

Hirugarren Mailako 13. jardunaldia jokatu du UDAk Durangoren aurka, Ibarran. 1-2 galdu du etxeko taldeak, eta markagailuari buelta emateko gogor aritu diren arren, ezin izan dute helburua lortu. Partiduaren aurretik, baina, omenaldia jaso dute Aretxarte Merkatari Elkarteko kideek herria bizirik mantentzeko egiten duten lanarengatik, eta minutu bateko isilunea ere egin dute Miguel Igartua gogoan.

Uda eta Durangoren arteko neurketa Aretxarteko Merkatari Elkartekoei aitortza eginez hasi da. Aretxabaletan bizi, erosi! lelopean,  Aretxarte Eguna ospatu dute eta UDAko jokalariak, staff teknikoarekin batera talde argazkia atera dute. Ondoren minutu bateko isilunea egin dute UDAko presidente izandako Miguel Igartua gogoan –egubakoitzean hil zen, Aretxabaletako kirol elkarteko presidente izan zena 1965 eta 1967 artean–.

UDAkoek Aretxartekoekin talde argazkia.

Bi gol eta txartel gorria lehen zatian

Lehenengo zatian aukera gehiago izan ditu etxeko taldeak, baina hobeto aprobetxatu ditu aukerak Durangok. 19. minutuan 0-1 jarri da markagailuan aurretik Durangoko taldea korner baten ostean gola sartu ostean. Burukada ederraren ostean, bigarren zutoienera pegatuta baloia errematatuta iritsi da durangarren lehenengo gola. Gero, bigarren gola,  40. minutuan sartu dute, eta, atsedenaldira joan aurretik txartel gorria jaso du Durango taldeko jokalari batek. Horrela amaitu da lehenengo zatia.

Atsedenaldian, berriz, Aretxarte bonuak banatu dituzte, eta, erronka ere izan da. Baloiarekin langa joz, 25 euroko bonoa irabazteko aukera izan dute UDAko kategoria ezberdinetako hainbat jokalarik.  Gero bigarren zatian markagailuari buelta emateko gogoz irten dira Unai Calzonen mutilak berdegunera, eta 61. minutuan Josu Aizpuruaren gola iritsi da penaltiz. Hala ere 90. minutuak igarota, ezin izan dute bigarren gola egin. Hala, 1-2 amaitu da partidua.

Ohorezko erregional maila

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Mailako partiduetan, berriz, bi berdinketa eta porrot bat izan dira debagoieneko taldeen emaitzei erreparatuta. Mondrak, etxean, Mojategin jokatu du Zarautz liderraren kontra. 1-2 galdu zuten arrasatearrek partidua, eta zarauztarrak hobeto aritu ziren.- Partidua hasi bezain pronto aurkarien gola jaso zuen Mondrak. Bigaren zatian 2-0ekoa, eta, partidua bukatu aurretik Mikel Aizpuruak gola sartu arren, ez da nahikoa izan puntuak batzeko.

Aloña Mendik eta Bergarak, berriz, etxetik kanpora jokatu dute biek, eta bi taldea puntu bakarrarekin bueltatu dirta etxera. Oñatiarrek bana egin dute mutrikuarren aurka, eta Bergarak eta Deustoren artekoan ez golik egon.

Emakumezkoak bikain

Emakumezkoen ohorezko erregional mailan, Bergarak 0-3 garaitu du Elgoibar. Hala, sailkapenean bigarren sailkatuak dirabergararrak Antiguoko liderrarekiko puntu batera. Emakumezkoen gorengo mailan, berriz, liderrak dira  Debagoiena Bailarako neskak, Usurbilen kontra 2-2 egin ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak