ALBISTEAK

Hazien bueltan kontu kontari jardun dute Aretxabaletan

Sara Lanz 2024ko azaroaren 15a

Marc Badalek eta Miguel Arribasek elkarlanean idatzitako Haziak liburu aurkeztu du azken horrek Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, eta hazien bueltako azalpenak eman ditu.

Arribasek liburuaren nondik norakoak azaldu dituen bitartean, gerturatu diren guztiek liburua eskuartean edukitzeko aukera izan dute. Modu horretan, hizlariak egin dituen erreferentziak momentuan ikusi ahal izan dituzte.

Miguel Arribasek, liburuaren egileetako batek, zortzi urte daramatza hazigintzan oinarritzen den Aleka proiektu kolektiboan. Arribasek azaldu du, Argiak argitaratu duen liburu hori hazien munduaren erakusleiho bikaina dela.

Hazien edo baratze munduan interesa duen edonori zuzendutako liburua da. Baratza duen norbaitentzat erreminta bat izan daiteke eta interesa duen norbaitentzat hazien mundua ezagutzeko bidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak