%97ko betetze-maila du Urkulu urtegiak

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko urr. 31a, 13:48

Urkulu urtegia ia goraino beteta dago egun hauetan, eta ez du zer ikusirik duela urtebete zuen itxurarekin; ordu hartan, 2023ko urriaren amaieran, %55era ez zen heltzen betetze-maila.

Goraino dago beteta Urkulu, zehazki, %97,51koa da duen betetze maila. Urrian eta irailean, azken bi hilabeteetan, egin ditu euri egunak eta udaberrian ere, maiatzean, esaterako, egun askotan egin zuen euria segidan. Ohikoa baino euri gehiago egin zuen orduan ere, eta urtegiak gaur duenaren antzeko edukiera zuen orduan: %95eko betetze-maila.

Datuei kasu eginez gero, irailean eta urrian, hamahiruna euri egun egin ditu. Hilabete honetan zehazki, urrian, hilabetearen hasieran, erdian eta amaieran izan dira egun euritsuenak: hain zuzen ere, urriaren 2an 31 litro egin zituen metro karratuko, 17an 33 litro eta 26an, 26. Aipagarria da bestalde, euri gehien egin zituen egunen bezperan edo biharamunean ez zuela euririk egin; hau da egun bakarreko euri egunak izan zirela gehienak; urriko azken asteburuan izan ezik, orduan hiru egunetan segidan egin zuen eurian, urriaren 25ean, 26an eta 27an.

Duela urtebete, bestelako itxura

%97,51an dago gaur Urkulu, baina joan den urtean zuen itxura bestelako zen. Orduan, %50,51an zegoen. Urtarrilean baxu zegoen urtegia eta udaberrian ere ez zuenez euri askorik egin, betetze maila baxuarekin jarraitzen zuen urriaren amaieran. Irudietan ikusten da joan den urtean, sasoi honetan, urtegiak zuen itxura.

Udazkenean sartuta eta negua aurretik egonda, ikusi egin behar azaroan zein abenduan zenbat euri egiten duen. Euskalmetek, esaterako, eguraldi ona iragarri du hurrengo egunetarako; asteazkena bitartean, behintzat, ez du euririk iragarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak