Azken urteotan Kantabriako hainbat azokatan aurkeztu izan ditu Aretxabaletako tomatearen aleak. Santa Cruz de Bezanan eta Torrelavegan irabazi zituzten lehenengo sariak eta finalera ere iritsi ziren aurreko urtean. Bertako beste ekoizle batzuekin trukeak eginez, Agirrek hainbat mota eta jatorritako tomatez bete du bere baserriko ortua.
Uzta zaila izan den arren aurtengoa eguraldiaren ondorioz, hasi dira jada lehenengo tomateak jaso eta platerera eramaten. Aurten ere lehiaketetara aurkezteko asmoa erakutsi du Agirrek, baita Aretxabaletan bertan irailaren 15ean ospatuko den Tomatearen Egunerako ilusioa ere.