Ajea pasatzeko denborarik gabe, jaien balorazio orokorra egitea tokatzen da eta Udaletik, ofizialki aurrerago aztertzen jarraituko bada ere, 2024ko Andramaixen balorazio positiboa egin dute. Gainera, esker oneko hitzak izan ditu alkateak jaiak aurrera ateratzen lagundu duten eragile, bolondres eta langileentzat. Jaietan zehar bai eta aurretiaz eginiko lan guztia txalotu nahi izan du eta batzuetan ikusten ez diren esfortzu eta lanak nabarmendu; hala nola, udal langileak, tenikariak edota brigada.
Herritarrek ere balorazio positiboa egin dute eta musika ikuskizunek ongi etorri berezia izan dutela azpimarratu.
Halabaina, abuztuaren 13 gauean Gazte Mugimenduaren txosnagunean izandako erasoa salatu zuten Andramari bezperan Atxabaltako Gazte Feministak antolatutako mobilizazioan.
Udal gobernuak lehen balorazio positiboa eginda ere, datorren egunetan egingo du balorazio ofiziala. 2024ko Andramaixak atzean utzirik hurrengo urtera begira jarriko dira jadanik hobetu daitekeena aztertuz.