Haurrak protagonista izanik, festa izan da nagusi Andramaixetan etxeko txikienen eskutik aurten ere. Denetariko ekintzekin jolastu eta gozatzeko aukera izan dute. Udaletxeko balkoitik botatako goxoki eta jostailuez eskuak beterik, herri kiroletan aritzeko aukera ere izan dute plazan. Horrekin batera, herritarrak zirikatzen aritu dira buruhandiak eta Ostomila txotxongilo taldearen ikuskizunarekin borobildu dute goiza. Eguna amaitzeko, haurren eguneko zozketan parte hartu dutenen artean sari banaketa egin dute.
Eguerdian indarrak hartuta, arratsaldean, jolas parkea, pilota partidak, bolo txapelketa eta Txikiringito taldearen disko-festa ikuskizuna ikusteko aukera egon da. Eguna amaitzeko, haurren eguneko zozketan parte hartu dutenen artean sari banaketa egingo dute.