Aretxabaletako jaiak, ofizialki, abuztuaren 14an hasiko badira ere, gaur, eguaztena, egingo dute txosnen irekiera. Dagoeneko nabari da jai usaina herritarren artean, eta Andramaixak hasteko gogoz daude herritarrak. Aurten, Loramendi euskara elkarteko kideek egingo dute pregoia eta Sara Guediane eta Izei Belategi izango dira alkate txikiak. Berrikuntza gisa, bi txosnagune egongo dira aurtengo Andramaixetan, bata ohiko tokian, eta bestea Kurtzebarri eskolako kantxan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.