Andra Mari jaiek badute egitaraua. Jose Luis Pulido Calvo diseinatzaile grafikoak egindako irudiarekin osatu dute hori, eta Udaleko Kultura Sailak, hainbat eragilerekin batera, eman du antolatutako ekitaldien berri. Jaiak antolatzera 130.000 euro pasatxo bideratu dituzte.
Paella-jana, beteta
Jaiei hasiera ofiziala abuztuaren 14an emango diete, Loramendi elkarteko kideek botako duten txupinazoarekin. 30. urteurrena ospatzen dihardu euskara elkarteak, eta udaletxeko balkoitik zabalduko dute euskarara batzeko gonbidapena.
Haurren Egunean, hilaren 16an, ostera, alkate txikiak izango dira protagonista; aurten, Sara Guediane Iparragirre eta Izei Belategi Sodupe. Umeendako bereziki prestatutako ekitaldiak izango dituzte orduan: joko mitologikoak, txotxongilo emanaldia eta jolas parkea, besteak beste.
Arrakasta duten ekitaldiak aurten ere errepikatu egingo dira, hala nola, txirrindulari lasterketa, sokamuturra eta paella-jana; hain zuzen bazkarirako toki guztiak, 680, bete ziren izen-ematea zabaldutako egunean bertan. Pilota partiduei dagokienez, emakumeen presentzia handiagoa izango dute aurten.
Berritasunen artean daude erraldoiak; izan ere, berriak aurkeztuko dituzte hilaren 14an. Nerabeei bideratutako Holi Festa ere lehenengoz egingo dute, Indian ospatu ohi duten kolore festa. Eta alkate soinua, hilaren 15ean beharrean, 14an joko dute ikurrinari agurra egiteko.
Ikuskizunak eta musika
Ikuskizunek ez dute hutsik egingo, eta horien artean aipatzekoak dira Bizkaiko Deabru Beltzak taldearen Su danborrak eta Yogurinha Borova bilbotarraren Amona molona.
Musikari dagokionez, estilo askok egingo dute bat plazan, kaleetan eta txosnagunean: mestizajean aitzindari den Amparanoia taldeak, kanta ezagunak eta azken diskokoak uztartuko ditu; Zaragozako Artistas del Gremiok txaranga doinu ganberroekin beteko ditu kaleak; Nafarroako Puro Relajok, ostera, mariatxi kantuak eroango ditu plazara; eta Iruñeko Goxua'n Salsak saltsa dantzatzeko aukera sortuko du.
Debagoiendarrek ere izango dute lekua; horien artean, aipatu behar da azken hilabeteetan txosnaguneak betetzen dabiltzan Añube eta Kaparrak.
Egitaraua
Abuztuak 13, jaien hasiera txosnagunean
- 11:00 Auzolana eta kamiseta banaketa.
- 18:00 Txosna irekiera + protokoloaren azalpena.
- 19:00 DJ Reimy - Marabiyak Sound System, eta ondoren, pregoia.
- 22:30 Kontzertuak: Andoni Ollokiegi eta Virgin Mari.
- Ostean, DJ Maixa eta aulkixa.
Abuztuak 14, Andramari bezpera
- 12:30 Marianito pintxada, txosnagunean.
- 14:30 Gazte bazkaria, eta ostean, bingo musikatua, txosnagunean.
- 16:00 Jai kanpaiak, Andra Mari jaiei hasiera emateko.
- 16:00 Mus txapelketa, Herriko plazan. Izen-emate, 15:30etik 15:55era, 20 euro ordainduta.
- 16:00 Ur puzgarriak, Arlutzeko kantxan. Bainujantzia eroatea gomendatu dute.
- 17:30 Erraldoi berrien aurkezpena, Aretxabaletako gaiteroekin batera.
- 18:30 Txosnaguneko gazteen kalejira eta olinpiadak.
- 19:00 Ikurrinari agurra: udalbatza, Alkate soinua-ri jarraituz, udaletxe aurrean bilduko da herritarrekin eta Aretxabaleta Abesbatzak eta Leizarra musika eskolako dantzariek lagunduta egingo diote agurra ikurrinari. Ondoren, pregoia eta txupinazoa.
- Jarraian, Artistas del Gremio taldearen kalejira.
- 20:00 Salbea, Andra Mari elizan, Aretxabaleta Abesbatzak lagunduta.
- 20:30 FAN&GO musika taldearekin dantzaldia Herriko Plazan.
- 21:30 Ekitaldia eta kontzertuak txosnagunean: Rukula Band, Drag Showa eta Xander Ondoren, pintxada tematikoa.
- 22:30 Deabru Beltzak taldearekin Su danborrak ikuskizuna, Herriko Plazatik abiatuta.
Abuztuak 15, Andramari Eguna
- 10:00 Diana, herriko txistulariekin.
- 11:00 Pilota partiduak, herriko promesa gazteak, Iturrigorri pilotalekuan.
- 11:00 Udalbatzaren eta Milagroko bandaren bisita zaharren egoitzara.
- 11:45 Elizbira.
- 12:00 Meza nagusia, Andra Mari parrokian.
- 12:30 Pontx pailazoaren ikuskizuna, Herriko Plazan.
- 13:30 Milagroko musika bandaren emanaldia, Durana kalean.
- 17:00 Pilota partiduak:
- Afizionatu maila: Zugasti-Balerdi / Etxaniz-Erle
- Elite maila (Udako Master Laboral Kutxa torneoa): Larrarte-Betegi / Etxegarai-Oses
- 17:30 Haur eta gazteentzako bolo-txapelketa, bolatokian.
- 18:00 Dantza tailerra, txosnagunean.
- 19:00 Yogurinha Borovaren Amona Molona ikuskizuna, Mitarte kalean.
- 20:00 Holi Festa, Arlutzeko kantxan.
- 22:00 Kontzertuak txosnagunean: Añube, Ithaka eta Zinez.
- 22:30 Amparanoia taldearen emanaldia, Herriko Plazan.
- Bukatzeko, galtzontzilo, kulero eta tanga lasterketa, txosnagunean. Eta jarraian, DJ Aske.
Abuztuak 16, Haurren Eguna
- 10:00 Leintz bailarako 85. txirrindulari lasterketa.
- 11:00-13:00 Joku mitologikoak haurrentzat, Herriko Plazan.
- 11:30 Alkate txikien pregoia, udaletxeko balkoitik eta boloa.
- Ondoren, Haurren eskutik, buruhandiak Herriko Plazan.
- 13:00 Ostomila txotxongilo taldearen Alaia galtzagorria ikuskizuna, Herriko Plazan.
- 14:30 Elkartasun bazkaria, txosnagunean. Ondoren, kantaldia Upeide taldearekin.
- 16:30 Jolas parkea: Santa Fe trena, zezen mekanikoa, giza-futbolina eta puzgarriak; Herriko plazan.
- 17:00 Pilota partiduak, Iturrigorri pilotalekuan –prezioa, 15 euro–.
- Afizionatu maila: Betegi-Insausti / Zarrabeitia-Urrutikoetxea.
- Profesional maila: Bakaikoa-Elizegi / Zubizarreta-Ugartemendia
- Izarra: Jaka-Aranguren / Alberdi II-Albisu
- 18:00 Haurrentzako disko-festa: Txikiringito. Erre Produkzioak taldearen eskutik, Mitarte kalean.
- 19:00 Bertso-saioa, txosnagunean.
- 19:30 Txita Sound System (TSS), Muffin DJarekin, kaleetan zehar.
- 21:00 Kontzertua, Mitarte kalean: Kaparrak.
- 22:30 Kontzertua, Herriko Plazan: Goxua'n Salsa.
- 22:30 Bolo txapelketa, bolatokian.
- 22:30 Kontzertuak, txosnagunean: Zerendepya eta Etxekalte. Ondoren, pintxada tematikoa.
Abuztuak 17, Kuadrillen Eguna
- 11:00 Diana, herriko txistulariekin.
- 12:00 Sokamuturra, Durana kalean.
- 12:30 Dantzaldia, Radio Rebelde Covers taldearekin, Mitarte kalean.
- 14:30 Herri bazkaria, Herriko Plazan. Paella bukatu arte banatuko da eta norberak eroango ditu edaria eta ogia.
- 15:30 Egur jolasak, Herriko Plazan.
- Bazkalostean, kuadrillen arteko jolasak, Herriko Plazan, Gazte Mugimenduak antolatuta.
- 18:00 Sokamuturra, Durana kalean.
- 18:00 Arratsalde kulturala, txosnagunean.
- 19:30 Kuadrillei sari banaketa, Herriko Plazan.
- 19:45 Rockalean taldea, kaleetan.
- 22:30 Kontzertuak, txosnagunean: Kilimak eta Harricada (tributoa). Ondoren, DJ Kalimonstruo.
- 23:00 Puro Relajo mariatxi taldea, Herriko Plazan.