Andramaixetako egitaraua

Mirari Altube Arrese 2024ko uzt. 18a, 19:30

Hona hemen Udaleko Kultura Sailak, Atxabaltako Gazte Mugimenduak eta GuGeu Atxabalta taldeak jaietarako gertatutako egitarauak.

Abuztuak 13, jaien hasiera txosnagunean

  • 11:00 Auzolana eta kamiseta banaketa.
  • 18:00 Txosna irekiera + protokoloaren azalpena.
  • 19:00 DJ Reimy.
  • Ondoren, topa eta argazkia.
  • 22:30 Kontzertuak: Andoni Ollokiegi. Virgin Mari eta DJ Putzu.

GuGeu Atxabalta txosnagunean:

  • 18:00 Txupinazoa.
  • Ondoren, kirol ikuskizunak, besteak beste, pilota partiduak.
  • 22:00 Kontzertuak: Jipoituak, Oihu! eta Youth United.

Abuztuak 14, Andramari bezpera

  • 13:00 Marianito eta pintxada, txosnagunean.
  • 14:30 Gazte bazkaria, eta ostean, bingo musikatua, txosnagunean.
  • 16:00 Jai kanpaiak, Andra Mari jaiei hasiera emateko.
  • 16:00 Mus txapelketa, Herriko plazan. Izen-emate, 15:30etik 15:55era, 20 euro ordainduta.
  • 16:00 Ur puzgarriak, Arlutzeko kantxan. Bainujantzia eroatea gomendatu dute.
  • 17:30 Erraldoi berrien aurkezpena, Aretxabaletako gaiteroekin batera.
  • 18:30 Txosnaguneko gazteen kalejira eta olinpiadak.
  • 19:00 Ikurrinari agurra: udalbatza, Alkate soinua-ri jarraituz, udaletxe aurrean bilduko da herritarrekin eta Aretxabaleta Abesbatzak eta Leizarra musika eskolako dantzariek lagunduta egingo diote agurra ikurrinari. Ondoren, pregoia eta txupinazoa.
  • Jarraian, Artistas del Gremio taldearen kalejira.
  • 20:00 Salbea, Andra Mari elizan, Aretxabaleta Abesbatzak lagunduta.
  • 20:30 Fan&Go musika taldearekin dantzaldia Herriko Plazan.
  • 21:30 Ekitaldia eta kontzertuak, txosnagunean: Rukula, Andrigina eta Xander. Ondoren, pintxada kolektiboa.
  • 22:30 Deabru Beltzak taldearekin Su danborrak ikuskizuna, Herriko Plazatik abiatuta.

GuGeu Atxabalta txosnagunean:

  • 12:00 Alkohol olinpiadak.
  • 15:00 Bazkaria. Ostean, Glutenbakuak taldearen kontzertu akustikoa.
  • 17:00 Mihiluze lehiaketa.
  • 19:00 Bertso-poteoa; bertsolariak: Garazi Navarro, Bittor Altube eta Urko Arregi.
  • 23:00 Kontzertuak: Mutiko eta Denso.

Abuztuak 15, Andramari Eguna

  • 10:00 Diana, herriko txistulariekin.
  • 11:00 Pilota partiduak, herriko promesa gazteak, Iturrigorri pilotalekuan.
  • 11:00 Udalbatzaren eta Milagroko bandaren bisita zaharren egoitzara.
  • 11:45 Elizbira.
  • 12:00 Meza nagusia, Andra Mari parrokian.
  • 12:30 Pontx pailazoaren ikuskizuna, Herriko Plazan.
  • 13:30 Milagroko musika bandaren emanaldia, Durana kalean.
  • 17:00 Pilota partiduak:
    • Afizionatu maila: Zugasti-Balerdi / Etxaniz-Erle
    • Elite maila (Udako Master Laboral Kutxa torneoa): Larrarte-Betegi / Etxegarai-Oses
  • 17:30 Haur eta gazteentzako bolo-txapelketa, bolatokian.
  • 18:30 Kontzertua, txosnagunean: Danel Sarasua.
  • 19:00 Yogurinha Borovaren Amona Molona ikuskizuna, Mitarte kalean.
  • 20:00 Holi Festa, Arlutzeko kantxan.
  • 20:00 Dantza tailerra, txosnagunean.
  • 22:00 Kontzertuak, txosnagunean: Zinez, Ithaka eta Añube.
  • 22:30 Amparanoia taldearen emanaldia, Herriko Plazan.
  • 03:00 Galtzontzilo, kulero eta tanga lasterketa. Eta jarraian, DJ Aske, txosnagunean.

GuGeu Atxabalta txosnagunean:

  • 08:00 Sokasalto gaupaseroa.
  • 10:00 Diana vs gaupasa.
  • 19:00 Kontzertu akustikoa: Beñat eta Jonflan. Bien bitartean, pintxo-poteoa.
  • 23:00 Gau elektronikoa Parafernalia taldeko kideekin.

Abuztuak 16, Haurren Eguna

  • 10:00 Leintz bailarako 85. txirrindulari lasterketa.
  • 11:00-13:00 Joku mitologikoak haurrentzat, Herriko Plazan.
  • 11:30 Alkate txikien pregoia, udaletxeko balkoitik eta boloa.
  • Ondoren, Haurren eskutik, buruhandiak Herriko Plazan.
  • 13:00 Ostomila txotxongilo taldearen Alaia galtzagorria ikuskizuna, Herriko Plazan.
  • 14:30 Elkartasun bazkaria, txosnagunean. Ondoren, kantaldia Upeide taldearekin.
  • 16:30 Jolas parkea: Santa Fe trena, zezen mekanikoa, giza-futbolina eta puzgarriak; Herriko plazan.
  • 17:00 Pilota partiduak, Iturrigorri pilotalekuan –prezioa, 15 euro–.
    • Afizionatu maila: Betegi-Insausti / Zarrabeitia-Urrutikoetxea.
    • Profesional maila: Bakaikoa-Elizegi / Zubizarreta-Ugartemendia
    • Izarra: Jaka-Aranguren / Alberdi II-Albisu
  • 18:00 Haurrentzako disko-festa: Txikiringito. Erre Produkzioak taldearen eskutik, Mitarte kalean.
  • 19:00 Bertso-poteoa, txosnaguneak antolatuta.
  • 19:30 Txita Sound System (TSS), Muffin DJarekin, kaleetan zehar.
  • 21:00 Kontzertuak, Mitarte kalean: Kaparrak.
  • 22:00 Kontzertua, Herriko Plazan: Goxua'n Salsa.
  • 22:00 Kontzertuak, txosnagunean: Zerendepya eta Etxekalte. Ondoren, pintxada tematikoa.
  • 22:30 Bolo txapelketa, bolatokian.

GuGeu Atxabalta txosnagunean:

  • 19:00 Ekitaldia Aretxabaletako sortzaileen alde. Ostean, karro-poteoa.
  • 00:00 DJen gaua: DJ Pipermin, DJ Sakatu, DJ Makila eta Txartelgorri.

Abuztuak 17, Kuadrillen Eguna

  • 11:00 Diana, herriko txistulariekin.
  • 12:00 Sokamuturra, Durana kalean.
  • 12:30 Dantzaldia, Radio Rebelde Covers taldearekin, Mitarte kalean.
  • 14:30 Herri bazkaria, Herriko Plazan. Paella bukatu arte banatuko da eta norberak eroango ditu edaria eta ogia.
  • 15:30 Egur jolasak, Herriko Plazan.
  • Bazkalostean, kuadrillen arteko jolasak, Herriko Plazan, Gazte Mugimenduak antolatuta.
  • 18:00 Sokamuturra, Durana kalean.
  • 18:00 Sokamuturraren alternatiba ekitaldia, txosnagunean.
  • 19:30 Kuadrillei sari banaketa, Herriko Plazan.
  • 19:45 Rockalean taldea, kaleetan.
  • 22:00 Kontzertuak, txosnagunean: Kilimak, Harricada (tributoa) eta Altxa Porru. Ondoren, DJ Kalimounstro.
  • 23:00 Puro Relajo mariatxi taldea, Herriko Plazan.

GuGeu Atxabalta txosnagunean:

  • 18:00 DJ AM.
  • 00:00 DJ Karapaixo feat Larrabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak