Zelan zaude?
Urduri, tentsio handiarekin, baina pozik, indartsu eta gogoarekin ere bai.
Zer dela-eta sartu zara Algaraka saltsan?
Pertsona oso lotsatia nintzen eta ez nintzen gai jendearekin berba egin edo gauzak egiteko, eta antzerkiak asko lagundu dit beldur horiei aurre egiten. Bakarrizketak egiten hasi nintzen iaz, nahiz eta azkeneko hilabeteetan erretiratu samar ibili naizen, baina orain prest sentitzen naiz taularen gainera igotzeko. Mikrofono batek indarra eta boterea ematen dit.
Zelakoa da zure gidoia?
Barrea eraginez publikoa hausnartzera bultzatu gura nuke; gizartean ikusten ditudan injustiziak, euskal kulturari buruzkoak eta sexu kontuak ere baditut.
Lehiakide dituzunei buruz zer diozu?
Pertsonalki ez ditut ezagutzen, baina sareetan begira ibili nintzen euren ibilbideari buruz jakiteko, eta gustatu zait ikusitakoa.
Zein da zure helburua?
Irabazteko asmo gutxi; publikoak ondo pasatzea eta neure burua ezagutzera eman gurako nuke.