Jendetza batu du Ekain Andresen omenezko jaialdiak

Miren Arana Pagaldai 2024ko api. 6a, 19:11

Ekain Andres hil zela urte bete betetzear dagoela, musika jaialdia antolatu dute gertukoek haren omenez. Lagun eta familia arteko bazkaria egin dute kontzertuekin ekin aurretik, eta musikariak ere gonbidatu dituzte.

"Kontzertua eta eguna Ekainen kuadrillakook antolatzen aritu gara, Ekaini omenaldi bat egiteko ideiarekin" diote Eider Gabilondo eta Oihane Iturbek, Ekain Andresen kuadrillakoek. Urte bete betetzear da, Aretxabaletako gaztea hil zenetik, eta jaialdia, haren omenez eta Ekain oroitzeko helburuarekin egiten den arren, badute beste xede bat ere gaurkoan: "dirua ateratzea ere bada helburu, izan ere epaiketa prozesuak kostu handia suposatzen du familiarentzat, eta haiei laguntzeko omenalditik ateratako dirua ere bertara bideratuko dugu".

Omenaldiko kontzertuak baina dohainik dira, eta dirua bertan jarritako txosnatik eta Ekainlore postutik aterako da. Eider Gabilondo eta Oihane Iturbek azpimarratu dutenez, gaurkoan arituko diren musikari guztiak, Txerrikumeak, The Clayton, Kaparrak, Etxepe eta DMTDenso, Mutiko eta Tatta–, boluntario arituko dira oholtza gainean. Seietan hasi dira kontzertuak, Arlutzeko kantxan, eta gauera arte arituko dira.

Ez gaur bakarrik

Familia ere hasia da diru bilketan, ekainlore26 proiektuarekin. Hasiera batean eskuz egindako eguzki-loreak eta poltsak saltzen zituzten, baina orain gauza gehiago egiten hasi dira: belarritakoak, giltzatakoak, poltsa txikiak... Arlutz kanpoan jarritako postu batean ari dira salmenta burutzen gaurkoan, baina Instagram-eko kontutik ere saldu ohi dituzte.

Erlazionatuak

Ekain Andres gogoan, musikarekin

Mirari Altube Arrese api 06 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak