Gaur eta bihar bitartean jokatuko dute Aretxabaletan Arizmendik antolatzen duen Emakumezkoen Gabonetako futbol txapelketa. Kategoriaren arabera antolatu dituzte lehiak eta lehen egunean UDA-Arizmendi, Aloña Mendi, Goierri Gorri, Real Sociedad eta Bergara taldeek jardun dute nor baino nor gehiago.
Bihar, abenduak 30, kadete mailako triangularra jokatuko dute Realak, Gipuzkoako selekzioak eta Debagoieneko selekzioak. 10:30etan hasita jokatuko dituzte partiduak, Ibarra futbol zelaian. Debagoieneko selekzioa osatuko dute Mondrako, Aloñako, Bergarako eta Aretxabaletako jokalariek.