ALBISTEAK

Mural koloretsua, herriko kolektibo ezberdinen lekuko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko abenduaren 26a

Gu Haziak Gara elkarteak murala margotu du gaur Aretxabaletako herriko plazan. Urretxindorra eta Hazitxoak proiektuetako gaztetxoak eta euren familiak eta herritarrak zeuden deituta hitzordura. Kolore askotako murala egin dute, herriko kolektibo ezberdinen lekukotasuna adierazteko.

Herriko plazan margotu dute mural koloretsua, Arkupe kultura etxearen ondoko arkupetan. Ez da herrian egin duten lehena, ezta azkena ere izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak