Copreci 1963. urtean sortu zen Aretxabaletan, gasaren munduko osagaiak ekoizteko eta saltzeko helburuarekin. Hortik gutxira, 70. hamarkadan, garbiketa mundura eman zuen jauzia, eta orduan egin eta merkaturatu zuten lehenengo motoponpa.
Horrez gain, Copreci aitzindaria izan da indukzio munduan, eta, gaur egun jada hamargarren plataforma merkaturatzen ari dira. Gainera, ekoizten dutenaren %90 esportatzen dute mundu guztian zehar. Aretxabaletakoaz gain, Euskal Herrian Altsasun dute beste egoitza bat, eta, munduko txoko ezberdinetan ere hainbat egoitza dituzte; azken egoitza Egipton inauguratzekoak dira hemendik gutxira.