Aitor Muruak, Oztopo trialsin taldeko kideak adierazi duenez, "ez da garrantzitsua sailkapena. Txapelketa ondo pasatzeko helburuarekin antolatu dugu, egiten duguna erakusteko, eta, bide batez, kirol hau praktikatzen dugunok elkartzeko. Bost eremu prestatu ditugu kategoria bakoitzarentzat; lehenengo haurrak aritu dira, eta, gero gainontzekoak. Kanpotik ere maila handiko jendea etorri da, tartean, Benito Ros pilotu ezaguna…".
Munduko txapelduna ere parte hartzera
Hamar aldiz munduko txapelduna izan den Benito Ros pilotua ere bertan izan zen parte hartzen. "Trialeroak elkartzea da asmoa, eta haurrekin etorri naiz. Beraiek parte hartu behar zutenez, ni ere animatu naiz. Ondo ezagutzen dut Aretxabaletako trialsina, erlazio handia dugu bertako jendearekin, eta oso garrantzitsua da hemen egiten den lana. Hazten ari den kirola da…", adierazi du.
Txapelketako sailkapena
Alebinetan, Hugo Suarez izan zen garaile; kadetetan, Adria Del Rio; eta elite mailan, Daniel Baron. Infantiletan, aldiz, Aner Garcia sailkatu zen lehenengo postuan; juniorretan, Ian Martinez; hasiberrietan, Unax Urzelai; eta promesetan, Nicolas Diaz.