Karmele Igartua sorkuntza lehiaketa abian da

Xabier Urtzelai 2023ko aza. 3a, 15:57

Abian da Aretxabaletako Udalak eta Bergarako Idazle Eskolak elkarlanean antolatzen duten Karmele Igartua sorkuntza lehiaketaren 13. edizioa.

Gaia aldatu egiten dute urtero, eta aurten, gazteei eta haurrei bideratutako antzezlanak eta gidoiak eskatuko dituzte; izan ere, Igartuak bazuen lotura zuzena eskola-antzerkiarekin. "Bazuen pasio bat eta hori islatzea nahi izan dugu", adierazi dute antolatzaileek.

Nabarmendu nahi izan dute gidoigintzaren kontzeptua izan daitekeela irratira zuzendutakoa, dokumentaletara ala filmetara. Lanak gutxienez 20 orri eta gehienez 30 orri arteko luzera izango du, gaia librea izango da. Gainera, lan bakarra aurkeztu ahal izango da, hau da, ezingo da lan bat antzerkirako eta beste bat gidoigintzarako aurkeztu. Lana postaz aurkezteko epea 2023ko abenduaren 1ean amaituko da, eta elektronikoki jasotzekoa, abenduaren 3an, gauerdian.

Irabazleak 2.500 euroko saria jasoko du, eta datorren urtean Idazle Eskolako edozein modulutan parte hartu ahal izango du, inolako matrikularik ordaindu gabe. 

Karmele Igartua gertutik ezagutu zutenei ez zaie arrotza egiten aurtengo gaia, alegia, Igartua bera antzerkigintzarekin lotzea.

Igartuaren obra osoa jasota

Karmele Igartua Bengoa poeta gisara da ezagun, eta joan den urtean, bere obra osoa argitaratu zuen Pamielak.

Hala ere, aurretik bere irakasle-lanean ahozkotasuna eta Aretxabaletako euskara eta kulturan eragiteko jardun zuen poetak. Ozenki irakurtzen erakutsiz, euskal doinua zaintzen eta antzerkiak sortzen ere bai. Bada beka honek etorkizuneko erreferenteei bultzada emateko ere lagunduko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak