Juan Pedro Santosek irabazi du Euskal Herriko bertako tomatearen lehen edizioko sari nagusia

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko ira. 10a, 16:36

Euskal Herriko bertako tomatearen lehenengo lehiaketa egin dute gaur goizean Aretxabaletan. Modu horretan amaitu dute Tomatearen Astea.

Aretxabaletan aste berezia izan dute: Tomatearen Astea. Askotariko ekintzak izan dituzte, denak tomatearen inguruan antolatutakoak. Bada, gaurko azokak amaiera borobila eman dio asteari.

33 tomate barietate aurkeztu dituzte Euskal Herriko txapelketako lehen edizio honetara. 18 lagunek eman dute izena txapelketan eta epaimahaiaren arabera hauek izan dira irabazleak:

  1. Juan Pedro Santos (Iruñea): Sunbillako arrosa. 500 euro eta garaikurra.
  2. Alejandro Ulecia (Aretxabaleta): Aretxabaletako tomatea. 300 euro.
  3. Txomin Beitia (Eskoriatza): Aretxabaletako tomatea. 150 euro.
  4. Aipamen berezia: Aretxabaletako tomate onenari: Alejandro Ulecia, 150 euro.

Tomate deigarrienaren saria, herritarren botoekin hautatua, Irene Agirre aretxabaletarrak irabazi zuen, tomate morearekin.

Epaimahaiaren balorazioa

Epaia ematerakoan kontuan hartu dute tomatearen aroma, testura, oreka gazi-azidoa eta zaporea. Epaimahaia osatu dute: Josema Azpeitiak, Carlos Larreak, Urkidi Salaberriak, Aitzol Zugastik eta Federico Pachak.

Osoa Sukaldaritza & Ikaskuntza zentroko Anne Otegik pintxo ikastaroa egin du: tomatea oinarri duen pintxoak prestatu ditu.

Erlazionatuak

Tomatearen Astea ederto borobildu dute

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023 ira 10 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak