ALBISTEAK

Emakumezkoen Euskal Herria Kopa Ibarra Futbol Zelaian jokatuko da

Oier Zumarraga Aranburu 2023ko abuztuaren 30a

Emakumezkoen Euskal Herriko Koparen hirugarren eta laugarren postuak Ibarra Futbol Zelaian erabakiko dira Eibar eta Alavesen artean

Neurketa Eibarrek eta Alavesek jokatuko dute irailaren 2an goizeko 12:00etatik aurrera eta sarerra doan izango da. Ligaxkan babazorroek bigarren postuan amaitu zuen eta beste multzoan, armaginek beste horrenbeste. 

Txapelketa hilaren 12an hasi zen lehen kanporaketekin eta asteburuan amaituko da lehen lau sailkatuak erabakitzerakoan. Osasuna, Bizkerre, Athletic, Alaves, Reala eta Eibar taldeak nor baino nor gehiago ibili dira txapelaren bila eta finala ere asteburuan jokatuko da Guardian.

Elene Errasti aretxabaletarra eta Eider Egaña oñatiarra Alaves Gloriosasekin batera neurketa jokatzekoak ziren, baina azken honek ezin izango du jokatu atzamarrean duen lesioaren eraginez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak