Aretxabaletako komentu zaharra berritzeko proiektuak milioi bat euroko diru laguntza jasoko zuela jakinarazi zuten. Proiektua EAJ agintean zela jarri zuten martxan, eta, hain zuzen, jeltzaleen programako proiektu "estrategikoa" da komentuarena eta errealitate bihurtu dadin laguntzeko "prest" daudela diote.
Bere aldetik, EH Bilduk ere pozik hartu du albistea, herrian eraikin "anitza" eta "zabala" eraikitzeko aukera ematen duelako. Hala eta guztiz ere, proiektuko puntu batzuetan "zehaztasuna" falta dela azpimarratzen dute, eta, ondorioz, denboraz justu ibiliko direla hauek zehazteko.
Lanak iazko azaroan hasi zituzten eta momentuz epeak betetzen ari dira. Dena ondobidean, urte amaierarako bukatuta egotea espero da.