Debagoienean badira hainbat gune esanguratsu inguruaz gozatzeko, eta horietako bat da Urkuluko urtegia. Aberatsa da natura aldetik, urtegiari bira emateko aukera ere badago oinez zein bizikletaz, eta, gainera, irisgarriak dira hainbat espazio. Argibideak ere badaude ibilbidean zehar. Horrez gain, gurdi ibilaldiak ere egiten dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.