ALEko ikasleek zazpigarren postua eskuratu dute Euskelec txapelketan

Oier Zumarraga Aranburu 2023ko eka. 7a, 11:01

Proba dinamikoak eta eraginkortasun probak gainditu behar izan dituzte Bilboko San Mames inguruan egokitutako zirkuituan. Ekaitz Zabarte ibilgailuaren gidaria "oso pozik" agertu da burututako lasterketarekin.

Lanbide Heziketako ikasleek eta beraiek ekoitzitako auto elektrikoak Euskelec lehiaketan parte hartu zuten asteburuan. Egiaztapen teknikoak ostiralean gainditu ondoren, erresistentzia lasterketan merezimenduzko zazpigarren postuan amaitzea lortu zuten. Guztira 30 talde ibili ziren lehian eta Zabartek adierazi dunez, arerioen maila oso altua izan zen.

Talde-lanaren garrantzia

Egitasmoaren helburu nagusietako bat ikasleen arteko talde-lana sustatzea izan da, beti ere, ibilgailu elektrikoen ezagutza, elementu pedagogiko gisa erabiliz. Esaterako, Markel Peñakoba elektromekanikako ikaslea, sistema elektrikoaz arduratu da eta rolak ondo banatzearen garrantzia nabarmendu du. Ikasleek erronka gisa hartu zuten proiektua eta bizitako esperientzia izugarria izan zela aitortu dute.

ALEko ikasleak Euskelec lehiaketan. (Argazkia: Aretxabaleta Lanbide Eskola)

Proiektu neketsua

Proiektua hilabete bakarrean atera zuten aurrera eta Peñakobak, zein Zabartek "denboraz justu" ibili zirela aitortu dute. Prozesu guztian zehar, batik bat, kuadro elektrikoak buruhauste asko sortu zizkien, baina azkenerako auto elektrikoa puntu-puntuan jartzea lortu zuten. Hala ere, emaitzarekin kontent bukatu zuten, egindako lan guztiak pena merezi izan duela argudiatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak