ALBISTEAK

Aretxabaletako EH Bilduk aurkeztu du udal hauteskundeetarako zerrenda, Gari Iturbe buru dutela

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko mar. 25a, 10:58

Aretxabaletako EH Bilduk atzo egin zuen maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako zerrenda aurkezteko ekitaldia, Mitarte kalean. Gari Iturbe alkategaiak azpimarratu zuenez, "gogotsu eta ilusioz beteta" daude erronka berrirako, "talde oso ona" izateak ematen duen lasaitasunarekin. 17 herritarrez osatutako zerrenda aurkeztu zuten.

Aretxabaletako EH Bilduren alkategai Gari Iturbek atzean duen taldearen maila altua nabarmendu zuen: "Adin ezberdinetako herritarrez osatutako taldea da, bide ezberdinetatik datozen herritarrak. Konpromiso handiko jendea. Herrian dinamika ezberdinetan dauden pertsonak, lan munduen arlo konkretuetan lanean daudenak edo ibili izan direnak dira. Beraz, ez da zerotik hasten erronka hau, herriaren alde lan egiteko eta herriari ekarpena egiteko beste egiteko modu baten sinisten duen talde bat da".

Honako 17 herritarrek osatzen dute zerrenda:

 1. Gari Iturbe Etxebarria.
 2. Nerea Zubillaga Herran.
 3. Ion Albizu Gonzalez.
 4. Lorea Serrato Lasagabaster.
 5. Ibai Zangitu Arroyo.
 6. Ainhoa Sanchez Garcia.
 7. Angel Mari Etxabe Otadui.
 8. Ander Uralde Muguruza.
 9. Lore Martinez Axpe.
 10. Ainara Bilbao Eraña.
 11. Luis Fernandez Yéboles.
 12. Alaitz Olabe Sanchez.
 13. Maialen Mendieta Altuna.
 14. Aitor Irure Espin.
 15. Olaia Etxenausia Zubizarreta.
 16. Pedro Mendieta Garmendia.
 17. Pepi Rosado Carrasco.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak