Pasa den urteko urtarrilean hasi ziren obrak Hornidura eta Saneamenduko Plan Bereziaren lanak amaitu ostean. Kalea irekitzeaz bat, ohiko zirkulazioa berreskuratuko da. Salbuespen bat egongo da, izan ere, Arkupe Kultur etxearen atzekaldean dagoen aparkalekura sartzeko tunelak itxita jarraituko du. Aparkalekuei dagokionez, Exprex kafetegiaren inguruan daudenak itxita jarraituko dute, baina gainontzeko aparkalekuak bihartik aurrera egongo dira erabilgarri. Obrak 2022ko urtarrilean hasi ziren, eta hasiera batean urte baten amaitzea aurreikusi zuten.
Gain azaleko obrak hasi baino lehen, hornidura eta saneamendu sareak ordezkatu dira. Bukatzeko, kale-argiak ere aldatu dira, eta orain LED argiak jarri dira. Esertzeko bankuak eta zakarrontziak ere jarri dira. Honela, Unai Elkorok eta Xabi Otxoak obrak iraun duten bitartean herritarrek izan duten pazientzia eskertu nahi izan dute.