Kripto txanponetan aurrezteko eta inbertsioak nola egin azaltzen duen gidaliburua kaleratu zuen martxoan Gorka Gonzalo aretxabaletarrak. Zibersegurtasunean eta finantzetan aditua da, eta bi urteko ikerketaren ondoren, liburua argitaratu du. Gaur-gaurkoz, Amazon-en salgai jarri du eta Aretxabaletako liburutegiari ere ale bat oparitu nahi dio. Goiena telebista izan da liburuaren egilearekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.